Tutoretza

Tutoretza zerbitzuan Oihane Otaegi Garmendiak erantzungo du honako posta elektronikoaren bitartez:

info@eutsigipuzkoa.net

EUTSIren gomendio eta orientazio guztiak bideratzeko balio du, lehen kontaktu gisa. Tutorearen bidez, kirolariaren lehen kontaktua sortzen da programarekin eta laguntza teknikariekin, orientazio moduan arituz.

Baita ere, kirolaria aholkatuko du programaren zerbitzu ezberdinetara ibildide egokienetik iristeko, zerbitzu horiek koordinatuz.

Denboraldi guztian zehar, banan-banako jarraipenaz arduratuko da, kirolari eta entrenatzaileek galdegiten dituzten beharrei atendituz.

Halaber, kontsulta guztiak, eskaerak edo eta EUTSIrekin zerikusia duten beste edozein aspektu, tutoretza zerbitzu honen bidez bideratuko dira.