EUTSI KIROLARI! Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa bat da, beren gaitasun biologiko, psikologiko eta funtzionalak garatu eta hobetzearen bitartez, etorkizuneko kirolariei babesa ematea duena helburu.

Badakigu zaila dela kirolari gazteentzat goi mailarantz aurrera egiten jarraitzea, egungo gizartearen eragin hedonistaren eta, bestalde, zenbait kirol esparrutan beharrezkoa den ahalegin handiaren arteko kontrasteak laguntzen baitu adina horietan kirola bertan behera uzten.

GFAko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak etorkizuneko kirolariek kirola egiteari uzteko aukerak murriztu nahi ditu, hainbat ekintzen bitartez. Alde batetik, sustatu egingo ditu, diruzko sari bat eta aintzatespen publikoa emanez Gipuzkoako Kirolaren Ekitaldian.

Bestalde, hainbat babes zerbitzu eskainiko dizkie, EUTSI KIROLARI! programaren bitartez antolatuta. Honako hauek izango dira hainbat esparrutako profesionalek emango dituzten zerbitzuak:

  • Sareko, telefonozko edo aurrez aurreko tutoretza zerbitzu.
  • Kirol errendimendurako babes eta orientazio psikologikoko zerbitzua
  • Zerbitzu biomedikoa eta nutrizionala
  • Eskola errendimenduko babes zerbitzua
  • Entrenamenduen plangintza egiteko babes zerbitzua
  • Kirolariaren jarraipena


EUTSI KIROLARI! programak bi printzipio nagusi izango ditu: alde batetik, kirolarien alderdi pertsonalari emango zaio lehentasuna, eskolako eta kiroleko beren ibilbidearen jarraipenaren bidez; bestetik, etengabeko hobekuntzan jarriko da arreta, arrakasta norberaren onena ematea izango da.

EUTSI KIROLARI!

Zure esku dago.